Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bizkotxo budina

Wikibookstik

BIZKOTXO BUDINA

MAHAIKIDEAK: 6

OSAGAIAK

[aldatu]

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Irakin bainila edo kanela esnearekin 5 minutuz.
  • Bainilarekin eginez gero, puntazorrotz labanarekin ireki bainila erditik, arraskatu barruko haziak eta sartu dena esne berotan; irakin beste minutu baten eta bere horretan utzi hozten.
  • Madalena edo "sobao pasiego" batzuk egin edo erosi.
  • Beste alde batetik, pertz batean arrautzak azukrearekin irabiatu ondoren, esne iragaziarekin nahastu.
  • Estali budin moldeak gurin eta azukrearekin.
  • Budin moldearen azpian jarri bizkotxoa.
  • Busti arrautza eta esnearekin eginiko saldarekin, eta utzi bizkotxoak ongi xurgatu dezan.
  • Maria bainuan 170ºC-tara 45 minutuz egosi. Labana egina dagoen jakiteko puntazorrotza sartu eta garbia atera beharko du.
  • Labetik atera eta ongi hozten utzi, puntazorrotza alboetatik pasa eta desmoldatu

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Gainetik, Ingalaterrako kremarekin, chatillyarekin edo fruituekin edertu daiteke.
  • Esnea oinarri duten azkenburukoetan, pasteurizatuekin UHT edo esterilizatuekin baino zapore hobea izango du.
  • Budina egosi aurretik, aluminiozko paperarekin estal daiteke.