Sukaldaritza liburua/Errezetak/Ernatuen entsalada
Itxura
ERNATUEN ENTSALADA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Oliba olio birjina: 75 ml.
- Gatza.
- Sagardo edo Jerez ozpina: zurrusta motz 1.
- Jogurt naturala: 25 g.
- Ziapea: 25 g.
- Alpapa hazi ernatu: Eskukada 1.
- Tipularen hazi ernatu: Eskukada 1.
- Dilisten hazi ernatu: Eskukada 1.
- Aza gorri hazi ernatu: Eskukada 1.
- Tipulina: 1 dado txikitan.
- Errefaua: 8 ilargi erdi finetan.
- Oliba beltzak: Hezurrik gabe xerretan.
- Ricotta gazta edo gaztanbera: 100 g. zati txikitan.
PRESTAKETAK
[aldatu]- Katilu batean nahasi oliba olio birjina, gatza, ozpina, jogurta eta ziapea, irabiatu, dena ongi nahasi arte.
- Pertza batean ernatuak, tipulina, errefaua, oliba beltzak, ricotta gazta nahastu.
- Busti olio-ozpinarekin, eta esku garbiarekin maneatu dena osagai guztiak ongi blaitu arte.
- Entsalada platerean jarri, soberako ozpin-lioa pertzean utziz.
AHOLKUAK
[aldatu]- Normalean hornigai moduan erabiltzen da.
- Gogoratu azken momentuan ondu behar dela.