Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Galeper gisatua

Wikibookstik

GALEPER GISATUA

MAHAIKIDEAK: 4.

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Galeperrak : 8
  • Gatza.
  • Piperrauts beltza.
  • Oliba olio birjina: 50 ml.
  • Tipula: 1 dadotan.
  • Porrua: 1 dadotan.
  • Azenarioa: 2 ale dadotan.
  • Brandya: 50 ml.
  • Oportoa edo ardo gozoa: 100 ml.
  • Salda iluna, hegazti salda zuria edo ura: Estaltzeko 2l inguru.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Garbitu galeperra, sutan lumak erre, urdaila kendu eta ur hotzetan pasa ondoren lehortu.
  • Lotu hariarekin, piperrauts eta gatzarekin ondu.
  • Kazola estu batean jarri olioa su bizian, sartu galeperrak eta eman kolorea.
  • Atera bertatik eta sartu barazkiak. Erregosi kolorea hartu bitarte.
  • Sartu berriro galeperrak eta brandyarekin garreztatu lehenik eta busti ardoarekin ondoren.
  • Utzi ardoa murrizten eta salda edo urarekin busti tapatu arte.
  • Irakin 20 minutuz galeperraren bularkia bigundu arte.
  • Galeperrak kazolatik atera eta kendu haria.
  • Saltsa irabiagailutik eta txino iragazkitik pasa.
  • Elkartu saltsa eta galeperrak eta eman beste irakinaldi bat saltsa ongi bateratu eta nahi den dentsitatea lortu arte.
  • Jarri puntuan.

AHOLKUAK

[aldatu]

Ehizako galeperrak balira, egosteko denbora gehiago beharko lukete.

Patata, sagar, azenario edo gaztaina purea oso ondo datorkio lagungarri moduan.