Sukaldaritza liburua/Errezetak/Kuiatxo krema
Itxura
KUIATXO KREMA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Tipula: 1 dadotan.
- Porrua: 1 dadotan.
- Oliba olio birjina: 150 ml.
- Barazki edo salda zuria: 2 l. inguru.
- Kuiatxoa: 600 g. dadotan.
- Patata: 200 g. dadotan.
- Hornigaia: Urdaiazpiko salteatu edo azalore frijitua
- Gatza.
PRESTAKETA
[aldatu]- Eltze batean tipula eta porrua olioaren erdiarekin erregosten jarri.
- Gatz pitin bat gehitu eta karamelizatzen hasitakoan, gehitu patata eta salda.
- Irakiten hasten denean, bota kuiatxoa.
- Egosi patata ongi bigundu arte.
- Sua itzali eta irabiagailu batekin ongi birrindu lehenik.
- Ondoren txinatar iragazkitik pasa.
- Irakinaldi labur bat eman eta oliba olio birjina eta gatzarekin ondu.
- Amaitzeko platerean dugunean, urdaiazpiko olio tanta batekin salteatu eta gainetik zabaldu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Gurina edo esne-gainarekin amaitu dezakegu.
- Aza lore arrautzeztatua, ogi txigortu edo urdaiazpiko salteatu pitin batekin lagun dezakegu.