Sukaldaritza liburua/Errezetak/Laranja pastela
Itxura
LARANJA PASTELA
MAHAIKIDEAK: 2
OSAGAIAK
- Bizkotxo arina: 200 g inguruko xafla.
- Bizkotxoa bustitzeko jarabea: 200 ml.
- Laranja krema: 300 ml.
- Laranja: 3 ataletan.
- Laranja gelatina: 300 ml.
PRESTAKETA
- Prestatu bizkotxoa, jarabea eta laranja krema, eta hozten utzi.
- Bizkotxoa hotza dugunean eta uztai baten laguntzaz 2 zati borobil moztu eta bizkotxoa barruan utziko dugu.
- Busti bizkotxoa jarabearekin eta gainetik 2 cm inguruko krema geruza bat jarri.
- Laranjak zuritu eta ataletan moztu. Atal hauek kremaren gainean zabalduko ditugu.
- Beste alde batetik laranja gelatinarekin busti eta hozkailuan sartuko dugu gogortu arte.
- Behin gogorturik eta puntazorrotz baten laguntzaz, pastela moldetik aterako dugu.
OHARRA
- Laranja kremarekin egin beharrean pastel edo limoi kremarekin ere egin liteke.