Sukaldaritza liburua/Errezetak/Limoi tarta
Itxura
LIMOI TARTA
MAHAIKIDEAK: 8
OSAGAIAK
[aldatu]- Tartak egiteko oinarrizko gaileta: 300 g.
- Limoizko krema edo pastel krema: 500 ml
- Zuringoa: 2
- Azukrea: 50 g.
PRESTAKETA
[aldatu]- Labea 160Cº-tan piztu. Tarta moldea gurinez eta irinez estali.
- Arrabolaren laguntzaz, gaileta orea zabaldu eta tartaren moldea estali.
- Aluminio paperarekin estali eta gainean etxean eduki ditzakegun garbantzu edo babarrun zahar batzuk jarri, pastel osoa ongi estaliz.
- Sartu labera eta egosi oinarria 15-20 minutuz.
- Labetik atera eta kendu aluminio papera eta lekaleak.
- Jarraian, krema moldearen azpialdean zabaldu.
- Pertz batean zuringoa azukrearekin harrotu.
- Merenge horrekin mutur kizkurra duen mahuka bete, eta sare moduan zabalduko dugu tartaren gainean.
- Ondoren labera sartuko dugu merengea gogortu eta gorritu arte.
AHOLKUAK
[aldatu]- Merengea merenge italiarrak ordezka dezake.