Sukaldaritza liburua/Errezetak/Mihi-arraina menier saltsan
Itxura
MIHI ARRAINA MEUNIERE ERARA
MAHAIKIDEAK: 2
OSAGAIAK
[aldatu]- Mihi arraina: 350 g. inguruko 2 arrain garbitu.
- Gatza.
- Irina: Irineztatzeko.
- Gurina: 200 g.
- Oliba olio birjina: 50 ml.
- Limoi zukua: 1.
- Perrexila: Sorta txiki bat xehatu.
PRESTAKETA
[aldatu]- Garbitu mihi arraina, tripak, zakatzak eta azalak kenduz.
- Gatzatu eta bere horretan 5 minutu eduki.
- Irintzen pasa, soberakinak ongi erretiratuz.
- Zartagin batean olioa eta gurinaren 150 g sutan jarri.
- Gurina bitsa sortzen hasitakoan sartu mihi arrainak.
- Frijitu bi aldetatik kontu handiarekin, koipea erre gabe eta momenturo koilara batekin gainetik bustiz.
- Arraina egina dagoenean erretiratu bertatik eta iragazi koipea.
- Koipe honi gehitu limoi zukua eta perrexila.
- Sutatik kanpo nahastu geratzen den gurina, hagatxoarekin nahasten dugun bitartean, saltsa bat eginez.
- Berotu mihi arrainak pittin bat labean eta busti saltsarekin gainetik.
AHOLKUAK
[aldatu]- Gurina erraz erretzen da eta kontu handia izan tenperaturarekin.
- Patata sueztitua, patata egosia edo patata panadera izan daitezke lagungarri egokiak.