Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Orburuak txirlekin

Wikibookstik

ORBURUAK TXIRLEKIN

Orburuak txirlekin

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

[aldatu]

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Orburuak dagokion moduan egosi, ondo zuritu eta erditik moztu.
  • Beste kazola batean olioa, baratxuri eta perrexila jarri.
  • Baratxuriak dantzan hasitakoan, irina gehitu, ongi nahasi eta saldarekin busti.
  • Saltsa berdea irakiten hasitakoan, orburuak gehitu, 2 minutuz irakin eta txirlak erantsi, estalki bat jarri eta itsaskiak ireki bitartean sutan eduki. Gatza eman beharko balu ondu.
  • Sutatik kanpo kazolari eragin, saltsa loditu eta orburuak busti daitezen.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Kontuz gatz kopuruarekin: gogoratu txirla handiak saltsa nahikoa gazituko dutela.
  • Saltsa berdean garrantzizkoa da baratxuriak kolorea ez hartzea.
  • Txirlak ireki arte bakarrik eduki behar dira sutan, denbora gehiago edukiko bagenitu, lehortu eta txikle testura hartzen dute.
  • Orburuak egosteko modu desberdinak daude, gure kasuan osoak eta 18 minutuz egosiko ditugu. Hoztu ondoren zuritzeko.