Sukaldaritza liburua/Errezetak/Orburuak txirlekin
Itxura
ORBURUAK TXIRLEKIN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Orburu egosia: 16.
- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Baratxuria: 3 xehatu.
- Perrexila: Sorta txiki bat xehatu.
- Irina: 20 g.
- Salda zuria edo barazki salda: 250 ml.
- Txirla handia: 400 g.
PRESTAKETA
[aldatu]- Orburuak dagokion moduan egosi, ondo zuritu eta erditik moztu.
- Beste kazola batean olioa, baratxuri eta perrexila jarri.
- Baratxuriak dantzan hasitakoan, irina gehitu, ongi nahasi eta saldarekin busti.
- Saltsa berdea irakiten hasitakoan, orburuak gehitu, 2 minutuz irakin eta txirlak erantsi, estalki bat jarri eta itsaskiak ireki bitartean sutan eduki. Gatza eman beharko balu ondu.
- Sutatik kanpo kazolari eragin, saltsa loditu eta orburuak busti daitezen.
AHOLKUAK
[aldatu]- Kontuz gatz kopuruarekin: gogoratu txirla handiak saltsa nahikoa gazituko dutela.
- Saltsa berdean garrantzizkoa da baratxuriak kolorea ez hartzea.
- Txirlak ireki arte bakarrik eduki behar dira sutan, denbora gehiago edukiko bagenitu, lehortu eta txikle testura hartzen dute.
- Orburuak egosteko modu desberdinak daude, gure kasuan osoak eta 18 minutuz egosiko ditugu. Hoztu ondoren zuritzeko.