Arrabola eta irin apur baten laguntzaz hostorearen erdia luzatu.
Hostoreak tartaren moldearen oinarria gainditutakoan, puntazorrotza eta moldea erabiliz hostorea moztu.
Labeko erretilua paperarekin estali eta gainean hostore oinarria jarri. Sardexka batekin zulatu pitin bat gehiegi altxa ez dadin.
Arrautza bat irabiatu eta brotxa baten laguntzaz kanpoaldea margotu.
Oinarri honetan zabaldu koilara batekin pastel krema, hostorearen izkinetara iritsi gabe.
Luzatu beste hostore erdia eta moztu moldearen forman, kasu honetan aurreko baina pitin handiagoa eta estali opila. Sardexka baten puntaren laguntzaz bi oreak zapalduz elkartu.
Pastela arrautza irabiatuarekin margotu eta labera sartu 170ºC-tan, 15 minutuz.
Labetik atera eta zabaldu gainean arbendola azukrearekin nahastua.
Tarta bukatzeko, sartu labera beste 10 minutu 170ºC-inguru hostorea egosi arte.
Kasu batzuetan almendra edo honen kopuru bat opilaren kanpotik jarri beharrean barruan jartzen dute, kasu horretan arbendolak txigortu egiten dira opilean sartu aurretik