Sukaldaritza liburua/Errezetak/Patatak "inportantzia" erara
Itxura
PATATAK “INPORTANTZIA” ERAN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Patata: 600 g., zuritua eta zentimetroko xerretan moztua.
- Irina eta arrautza: Patatak arrautzaztatzeko.
- Oliba olioa: 400 ml., patatak frijitzeko.
- Tipulina: 1 xehatu.
- Baratxuria: 2 xehatu.
- Perrexila: Sorta txiki 1.
- Azafraia: 4 hari.
- Irina: 25 g.
- Ardo zuria: 150 ml.
- Ur edo salda zuria: 750 ml.
- Gatza.
PRESTAKETA
[aldatu]- Zuritu patatak eta moztu zentimetroko xerretan.
- Estali lehenik irinarekin, eta ondoren arrautza irabiatuarekin.
- Frijitu su ertainean, bi aldeetatik, urre kolore polita hartu arte.
- Paper xurgatzailea duen erretilu batera atera eta gorde.
- Kazola zabal batean, frijitzeko erabilitako 100 ml. oliotan jarri tipulina.
- Su baxuan goxatzen jarri, erdi eginik dugunean, baratxuria, perrexila eta azafraia gehitu eta goxatzeaz amaitu.
- Irin koilarakada bat bota eta ongi nahasi, ardo zuria gehitu aurretik.
- Hagatxoarekin ongi nahasi eta ura edo salda zuria gehitu.
- Bertaratu patatak, sua murriztu eta patatak ongi bigundu arte egosi. Saltsa ondu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Momentuan jateko platera dugu, estalkia erraz kentzen baitzaio; beraz, ez zaio gehiegi eragin behar.