Sukaldaritza liburua/Errezetak/Romanezkoa bexamelarekin
Itxura
ROMANESKUA BEXAMELAZ
MAHAIKIDEAK 4.
OSAGAIAK
[aldatu]- Romanesko egosia: 1 eta 1/2.
- Gatza.
- Bexamel saltsa fina: 750 ml. Irina eta gurina 60 g. eta 750 ml. esnerekin.
PRESTAKETA
[aldatu]- Moztu romaneskua antzeko sailetan, sortatxo txikiak eginez.
- Gatzarekin eta ur ugarirekin jarri irakiten.
- Egosi 10-12 minutuz. Bitsaderarekin atera orduko hoztu.
- Zabaldu erretilu zabal batean barazkia.
- Prestatu bexamel bat eta barazkia gainetik estali.
- Labean sartu eta gainerre edo gratinatu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Kontua eduki romaneskoa gehiegi ez egosten, erraz desegiten da eta.
- Barazkia lurrinetan ere egosi genezake.
- Barazki egosia kazolatik ateratzekoan kontua eduki, bitsadera erabili, inoiz ez irauli.
- Bexamela beti azken momentuan prestatu, bestela asko lodituko da eta ezingo dugu egoki zabaldu.
- Gogoratu bexamelari beti komeni zaiola gutxienez 15 minutu egostea irin zaporea kentzeko.