Sukaldaritza liburua/Errezetak/Saltsa gazi gozoa
Itxura
SALTSA GAZI-GOZOA
OSAGAIAK
[aldatu]- Azukrea: 75 g.
- Eztia: 25 g.
- Sagar edo sagardo ozpina: 60 ml.
- Oliba olio birjina:75 ml.
- Tipulina: 1 dadotan.
- Azenarioa: 2 dadotan.
- Porrua: 1 dadotan.
- Baratxuria: 2 xerratu.
- Tomate birrindua: 200 ml.
- Ardo zuria: 50 ml
- Salda zuria edo salda iluna: 1 l.
- Ziapea: 15 g.
- Soja saltsa: Tanta batzuk.
PRESTAKETA
[aldatu]- Kazola batean azukrea eta eztia su motelean karamelizatzen jarri, kontu hartuz ez dadila erre.
- Karamelu gorri bat egindakoan, ozpina erantsi eta karamelua ozpinarekin disolbatu dadin mugitu.
- Gehitu jarraian, oliba olioa, tipula, azenarioa, porrua eta baratxuria. Jarri su motelean erregosten.
- Barazki hau ere ongi eginik dagoenean, tomatea gehitu eta hau ere utzi denbora luzean eta su baxuan hezetasun guztia galdu arte.
- Busti lehenik ardoarekin eta hau murriztutakoan saldarekin. Utzi egosten 30 minutu.
- Puregailutik pasatu lehenik, eta iragazkitik ondoren.
- Amaitzeko ondu ziape pitin batekin eta soja saltsarekin.
AHOLKUAK
[aldatu]- Irabiagailu elektrikotik pasatuz gero, bere kolore gorri nagusia galduko luke.