Sukaldaritza liburua/Errezetak/Solomoa labean gisatua, sagarrarekin
Itxura
LABEAN ERREGOSITAKO TXERRI SOLOMOA SAGARRAREKIN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Txerri solomo trontzoa: 1 kg.
- Gatza.
- Piperbeltza.
- Oliba olio birjina: 75 ml.
- Sagardoa: 200 ml.
- Tipula: 1 lerrotan.
- Azenarioa: 2 lerrotan.
- Porrua: 1 ilargi erdian.
- Sagarra: 2 dadotan.
- Haragi salda iluna : 2 l.
- Barrengorri salteatuak: 200 g.
- Ilar egosiak: 100 g.
PRESTAKETAK
[aldatu]- Txerri solomoa ongi garbitu, soberako gantza eta nerbioak kenduz.
- Gatz eta piper hautsarekin ondu.
- Labeko erretilu batean jarri, eta oliba olioarekin igurtzi.
- Piztu labea 220ºC-tan.
- Sartu haragia bertara eta egin 5 minutu alde bakoitzetik.
- Jaitsi labeko tenperatura 200ºC-tan, eta sartu bertan barazkia, haragia inguratuz eta busti sagardoarekin
- Eduki bertan beste 10 minutu.
- Erretilua labetik atera, eta haragia erretiratu.
- Barazkia kazola batean jarri, eta busti haragi saldarekin, egosi 10 minutuz, irabiatu eta iragazki txinotik pasa. Irakiten jarri eta ondu.
- Haragia berriz, xerra finetan moztu eta saltsarekin nahastu eta irakinaldi azkar bat eman.
- Amaitzeko, gehitu barrengorriak eta ilar egosiak.
AHOLKUAK
[aldatu]- Kasu honetan hornigaiak barrengorriak eta ilarrak erabiltzen badira ere, patatak edo azenario torneatuak, patata edo sagar pureak, onddoak....erabil litezke.