Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txokolate tarta
Itxura
TXOKOLATE TARTA
MAHAIKIDEAK: 8
OSAGAIAK
[aldatu]- Bizkotxo arina: 8 lagunentzat
- Bizkotxoa bustitzeko jarabea: 300 ml.
- Txokolate trufa krema: 500 g.
- Txokolate bainua: 300 g.
- Txokolate fideoa edo txirbila: 200 g.
PRESTAKETAK
[aldatu]- Bizkotxo arina beroan moldetik atera, eta burdin sarean utzi hozten.
- Bizkotxoaren moldeari buelta emanez, jarri horren gainean bizkotxo hotza, alde leuna edo lisoa gorantz duelarik.
- Zerrako labaina erabiliz, bizkotxoari itzulia emanez eta kontu handiarekin ( mozketa horrela egin behar dugu, bestela ez dugu zuzen moztuko) erdibitu egingo dugu.
- Gorde alde leuna, tartaren txapela izateko eta jarri beste xafla moldearen gainean.
- Koilara edo brotxa baten laguntzaz busti bizkotxoa jarabearekin.
- Horren gainean zabaldu trufa krema eta gozogintzako espatularekin hobeto leundu eta zabaldu.
- Busti bigarren xafla ere almibarrarekin, eta txapel moduan estali tarta, alde leuna gorantz utzita eta ahalik eta zuzenen geratzeko, labeko erretilu batekin zapaldu.
- Geratzen zaigun trufa kremarekin eta gozogintzako espatularen laguntzaz, tarta kanpotik estali, kapa fin bat emanez.
- Hozkailuan sartu eta ongi hoztu.
- Behin hozkailutik aterata, tarta burdin sarearen gainean jarri eta gainetik txokolate bainu epela bota. Sarea mugituz tarta gainetik ongi estaliko dugu, eta alboetara erortzen utzi.
- Txokolate txirbila edo fideo eskukadak tartaren alboen kontra eginez, trufa kreman eta estalkian itsatsita geratuko dira, zirkunferentzia osoa estaliz.
AHOLKUAK
[aldatu]- Bizkotxoa jarabez ongi bustitzea funtsezkoa da tarta hau goxoa geratzeko, baina gehiegi bustiz gero, txapela jartzean bizkotxoa puskatzeko arriskua egon liteke. Beraz, txapela jartzeko bizkotxo xafla busti, erdia jarri aurretik eta busti berriro gainetik pittin bat.
- Tarta hauek mugitzeko gozogintzako 2 espatula luzeak erabiltzea komeni da, paraleloan, tartaren azpian sartuta.
- Edertzeko aukera eta modu desberdinak erabil litezke. Esne-gainarekin, txokolate estalkiarekin, kokoarekin, txokolate fideo edo txirbilarekin....