Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Untxia labean errea

Wikibookstik

UNTXIA LABEAN ERREA

Untxia labean

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

[aldatu]

PRESTAKETAK

[aldatu]
  • Untxiari burua kendu, uretan pasa eta lehortu.
  • Labana baten laguntzaz, erditik ongi zabaldu.
  • Untxia oliotan igurtzi lehenik, eta gatz eta piperbeltzarekin ondu ondoren.
  • Piztu labea 200ºC-tan.
  • Baratxuria, perrexila eta olioa nahastu katilu batean.
  • Jarri untxia labeko erretilu batean, zabaldua, tripak gorantz dituela.
  • Busti ardo txuri eta saldarekin.
  • Sartu labera 12 minutuz.
  • Buelta eman eta perrexil eta baratxuriarekin estali haragia.
  • Erre beste bost bat minutuz; labetik atera, bere horretan utzi minutu batzuetan, moztu eta zerbitzatzeko.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Patata frijituak, patata gorrituak, edozein entsalada, edo barazki erabil liteke hornigai moduan.
  • Untxia gehiegi eginez gero, erraz lehortzen da, eta baratxuriak erretzeko arriskua dugu.