Sukaldaritza liburua/Errezetak/Zerba beteak gazta saltsan
Itxura
ZERBA ZURTOIN BETEAK GAZTA SALTSAN
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
[aldatu]- Zerbak: 16 hosto zurtoin eta guzi.
- Gatza.
- Urdaiizpiko egosia: 100 g.
- Barrako gazta: 100 g.
- Arrautza eta irina: Arrautzaztatzeko.
- Ekilore edo oliba olioa frijitzeko: 300 ml.
- Bexamel saltsa arina: 500 ml.
- Gazta urdina: 50 g. birrindua.
- Gatza.
PRESTAKETA
[aldatu]- Zerba zurtoinak osorik garbitu, hariak kendu, iskin itsusiak moztu eta ur hotzetan pasatu.
- Moztu zurtoinak 5 zentimetroko karratuetan.
- Jarri gatzarekin eta ur ugarirekin irakiten eta egosi zurtoinak 15 minutuz. Uretatik atera orduko hoztu.
- Zabaldu erretilu batean eta bete gazta eta urdai egosiarekin.
- Arrautzaztatu eta frijitu zartagin batean.
- Zabaldu frijitutako zurtoinak labeko erretilu batean.
- Prestatu bexamel arin bat 40 g irin, 40 g gurin eta 500 ml esnerekin, amaieran gehitu gazta eta puntuan jarri ondoren zabaldu erretiluan zurtoinak estaliz.
- Sartu labera eta gainerre.
AHOLKUAK
[aldatu]- Zerbaren hostoak aprobetxatzeko 5 minutuz egosi eta xukatu ondoren, eskuarekin bolak egin. Horiek arrautzaztatu eta frijitu ondoren, bexamelarekin estal daitezke.
- Nahi izatera zurtoinak osorik egos daitezke eta ondoren moztu.