Sukaldaritza liburua/Errezetak/Zerba beteak urdaiazpiko egosi eta gaztarekin
Itxura
ZERBA ZURTOIN BETEAK
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Zerba zurtoinak: 8 zurtoin eder.
- Gatza.
- Urdai egosia edo gazia: 150 g. xerra finetan.
- Ondutako gazta: 150 g. xerra finetan.
- Irina eta arrautza: Arrautzaztatzeko.
- Ekilore olioa frijitzeko: 300 ml.
PRESTAKETA
[aldatu]- Zerben hostoa zurtoinetik banandu eta ongi garbitu.
- Zurtoinari ileak kendu eta 5 zentimetroko luzera duten zatietan moztu.
- Ur ugari gatzarekin irakiten jarri eta zurtoinak 15 minutuz egosi eta hoztu.
- Zurtoinak erretilu batean zabaldu, eta horien gainean urdaia eta gazta zabaldu.
- Beste zerba zati batekin estali, irin eta arrautzetan pasa ondoren frijitu.
- Paper xurgatzailea duen erretilu batera atera.
AHOLKUAK
[aldatu]- Betegai moduan hostoekin egindako bexamel bat ere erabil daiteke.
- Soberan ditugun hostoak 5 minutuz egosi, ongi xurgatu, bola batzuk egin eta arrautzaztatu ondoren frijitu ditzakegu.
- Barazki edo gazta saltsa bat erabili dezakegu hornigai moduan.