Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Ahuakate entsalada

Wikibookstik

AHUAKATE ETA OTARRAINXKA ENTSALADA

Otarrainxka, eta ahuakate entsalada

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

[aldatu]

PRESTAKETAK

[aldatu]
  • Katilu batean nahasi oliba olioa, Jerezko ozpina eta gatza.
  • Pertz batean bateratu ahuakatea, otarrainxka, tomatea eta tipulina, eta ondu ozpin-olioarekin. Maneatu kontu handiz.
  • Beste pertz batean jarri letxugak, hauek ere ondu eta maneatu.
  • Entsalada muntatzeko, plater erdian uztai bat jarri, ahuakate eta otarrainxkarekin bete eta honen gainean ondutako letxuga batzuk jarri.
  • Uztaia erretiratu eta alboetan ozpin-olio hari batez eta tipulin hostoaz edertu.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Gordinik jan behar diren letxugak aldez aurretik ongi desinfektatu, garbitu eta lehortu behar izaten dira. Desinfektatzeko lixiba bereziak likidoan edo pastillan saltzen dira. Horretarako saltzaileak adierazitako ur kantitatean dagozkion tantak edo pastillak bota ondoren, letxugak bertan murgiltzen dira. Dagokion denbora pasa ondoren, urberritzen dira eta azkenik lehortu.
  • Entsalada hauek ontzeko ozpin-olioa, saltsa arrosa, jogurt saltsa, esne-gain garratza edo beste edozein saltsa erabil dezakegu.
  • Gogoratu azken momentuan ondu behar dela.