Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Aza egosia

Wikibookstik

AZA EGOSIA

Aza olioa

OSAGAIAK

[aldatu]

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Azaren kanpo aldeko hosto zahar eta itsusiak kendu eta egoki daudenak uretan garbitu.
  • Tipula ganibeta erabiliz, azaren burua lau zatitan moztu eta zurtoin gogorra kendu.
  • Zati bakoitza berriro uretan garbitu eta lerro zabaletan edo chiffonade eran moztu.
  • Marmita erdi batean ur gatzatu ugari irakiten jarri.
  • Ur irakin honetara aza poliki-poliki gehitu eta 18 minutuz egosi.
  • Iragazi aza.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Aza egosterakoan, poliki poliki gehitu, urak irakinaldia gal ez dezan, modu honetan kolorea hobeto gordeko du.
  • Egosteko denbora luzatzen badugu, usain eta koloreak asko aldatuko zaizkio.
  • Euskal Herrian Gabonetan jateko ohitura izan da aza olioa.
  • Tolosako babarrunak hornigai moduan eramaten du edo zainzuri beteak plateraren saltsa prestatzeko ere erabil dezakegu.
  • Azaren salda, barazki salda bikaina da, bere horretan hartzeko edo beste prestaketa batzuk ontzeko balio du.