Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bakailaoa saltsa berdean patatekin
Itxura
BAKAILAOA SALTSA BERDEAN PATATEKIN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Oliba olio birjina: 75 ml
- Tipula: 1/2 xehatu.
- Baratxuria: 4 xehatu.
- Perrexila: Sorta txiki bat xehatu.
- Patata egosia: 2 , zuritua eta xerretan edo "panaderan".
- Bakailao gezatua: 1 kg 4 edo 8 zatietan.
- Irina: Arraina estaltzeko.
- Ardo zuria: 50 ml.
- Arrai salda, salda zuria edo ura: 250 ml.
- Gatza.
PRESTAKETA
[aldatu]- Oliba olioa kazola zabal batean su baxuan tipularekin jarri.
- Erdi eginik dagoenean baratxuria eta perrexilaren erdia gehitu.
- Pitin bat sueztitu ondoren, patata egosia, kazolaren azpialdean jarri eta irinetan pasatutako arraia honen gainean.
- Ardo txuriarekin lehenik eta saldarekin ondoren busti.
- Su baxuan 2 minutu egosi alde bakoitzetik kazola poliki-poliki mugituz.
- Denbora hau pasatutakoan sutatik atera eta jarraitu beste minutu pare bat kazola mugitzen.
- Amaitzeko perrexilaren beste erdia jarri gainetik eta beharko balu gatzarekin ondu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Nahi izatera patatak gordinak eta xerratuak saltsa berdean egosi daitezke arraia gehitu aurretik.
- Errezeta honi, txirlak, muskuiluak, ilarrak, zainzuri puntak, arrautza egosiak.... gehitzerik dago.
- Egosteko garaian kontu handia eduki gehiegi lehortu ez dadin.