Sukaldaritza liburua/Errezetak/Basurde gisatua

Wikibookstik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

BASURDE GISATUA

Basurde gisatua

ERRAZIOAK: 4.

OSAGAIAK[aldatu]

Marinatzeko

  • Basurde haragia : 1,5kg.
  • Tipula: 1 dadotan.
  • Porrua: 1 dadotan.
  • Azenarioa: 2 dadotan.
  • Erramua: Hosto 1.
  • Piperbeltz alea: 5 .
  • Ardo beltza: Litro 1.
  • Brandya: Zurrusta luzea

Gisatzeko

  • Basurde haragi marinatu lehorra.
  • Marinatutako barazki iragaziak.
  • Marinatutako likidoak iragaziak.
  • Oliba olio birjina: 70 ml.
  • Sagar garratza: 1 zuritua eta dadotan.
  • Gatza.
  • Piperbeltz.

PRESTAKETA[aldatu]

Marinatua

  • Plastikozko ontzi estu batean jarri basurde haragi zatia eta estali, barazki, espezia eta likidoekin utzi hozkailuan 24 orduz.

Gisatua

  • Basurde zatia dado handietan moztua.
  • Irinetan pasa eta su bizian frijitu denbora laburrean.
  • Kazola batean marinatutako barazkiak olioarekin sutan jarri.
  • Gorritzen hasitakoan, gehitu sagarra.
  • Barazkiak kolorea hartutakoan, gehitu basurde zatiak eta busti marinatutako likidoaren 1/4 batekin.
  • Murriztutakoan, estali urarekin eta utzi egosten ordu eta erdi inguru, haragia bigundu bitarte.
  • Haragi zatiak kazolatik atera, saltsa irabiagailutik eta txinatar iragazkitik pasa.
  • Elkartu haragia eta saltsa, irakin eta ondu.

AHOLKUAK[aldatu]

  • Lagungarri moduan, sagar purea, gaztaina purea, patata purea, konpota.... ondo dijoakio.
  • Basurdea zenbat eta zaharragoa izan, kirats handiagoa izan dezake eta egosteko ere denbora gehiago beharko du. Beraz, basurde txikia da estimatuena.