Sukaldaritza liburua/Errezetak/Brokolia bexamelaz
Itxura
BROKOLIA BEXAMELAZ
MAHAIKIDEAK 4.
OSAGAIAK
[aldatu]- Brokoli egosia: 1 eta 1/2 garbitu eta sailetan.
- Gatza.
- Bexamel saltsa fina: 750 ml. Irin eta gurina 40 g. eta 750 ml. esnerekin.
PRESTAKETA
[aldatu]- Moztu brokolia antzeko zatietan, sail txikiak eginez.
- Garbitu ur hotz hotzetan.
- Gatz-uretan, ur ugarirekin jarri irakiten.
- Egosi 7-10 minutuz. Bitsadera baten laguntzaz atera eta hoztu.
- Zabaldu barazkia erretilu batean.
- Prestatu bexamel saltsa eta barazkia gainetik estali.
- Nahi izatera grilla edo labea erabiliz gainerre.
AHOLKUAK
[aldatu]- Kontu brokolia gehiegi egos ez dadin, erraz desegiten da eta.
- Barazki egosia kazolatik ateratzekoan kontua eduki, bitsadera erabili, inoiz ez irauli.
- Bexamel saltsa beti azken momentuan prestatu, bestela asko loditu eta ezin izango dugu egoki zabaldu.