Sukaldaritza liburua/Errezetak/Cesar entsalada
Itxura
CESAR ENTSALADA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]Saltsarako
[aldatu]- Maionesa saltsa: 75 ml.
- Ziapea edo mustarda : 25 g.
- Jogurt naturala: 50 ml.
- Esnea: 25 ml.
- Soja saltsa: Tanta batzuk.
Entsalada muntatzeko
[aldatu]- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Ozpina: 25 ml.
- Gatza.
- Letxuga, uraza, mota desberdinak: 4 eskukada, ondo garbitu eta lehortu.
- Cherry tomatea: 16, garbitu eta erdibitu.
- Idiazabal gazta: 100 g. xafletan.
- Antxoa gazia: 8 karratutan.
- Ogia: 4 xerra dadotan, frijitu edo txigortu.
- Oilasko bularra: 200 g. lerroetan birrineztatu eta frijitu.
PRESTAKETAK
[aldatu]- Saltsa prestatzeko, kristalezko poto batean sartu osagai guztiak, tapa jarri eta indarrez nahasi, gorde amaierarako.
- Katilu batean nahasi olioa, ozpina eta gatza.
- Pertza batean elkartu, letxugak eta tomatea busti eta blaitu ozpin-olioarekin.
- Esku garbien laguntzaz ongi nahasi ondoren plater erretilu baten gainean jarri.
- Zabaldu gainetik Idiazabal gazta, antxoak, ogia eta oilasko bularra.
- Amaitzeko saltsarekin hariak eginez gainetik zabaldu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Errezeta tradizionala desberdina da, hau moldatua dago.
- Gordinik jan behar diren letxugak aldez aurretik ongi desinfektatu, garbitu eta lehortu behar izaten dira. Desinfektatzeko lixiba bereziak likidoan edo pastillan saltzen dira. Horretarako saltzaileak adierazitako ur kantitatean dagokion tantak edo pastillak bota ondoren, letxugak bertan murgiltzen dira. Dagokion denbora pasa ondoren, ur berritzen dira eta azkenik lehortzeko.
- Entsalada hauek ontzeko ozpin-olioa, saltsa arrosa, jogurt saltsa, esne-gain garratza edo beste edozein saltsa erabil dezakegu.
- Gogoratu azken momentuan ondu behar dela.