Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Prestaketak/Ogiak eta ore gaziak

Wikibookstik
(Ogia(e)tik birzuzenduta)

Sukaldaritza Liburua


Ogia, ura eta irinarekin eginiko ore altxatu edo hartzitutako eta egosiari esaten zaio. Ohiko ogietan edo koipeak izan ditzaketen oreetan indar irina erabiliko dugu ogia egiteko, moldeko hau da proteina edo gluten askokoa modu honetan, barruan sortzen diren aire poltsak eutsi ahal izango dio irinak, irin ahula erabiliko bagenu poltsa hauek puskatu egingo lirateke eta orea erari egingo litzateke. Aldiz moldeko ogi harroagoetan irin ahulagoa erabiltzerik izango dugu.

Oinarrizko ogi ore bat egiteko pausoak

[aldatu]
  1. Elkartu, irina, gatza, legamia eta ura. Ore ama izan ezkero ere.
  2. Oratu behar duen denbora, ore leun bat lortu arte.
  3. Trapu busti batekin eta sartu oreak hartzitzeko berogailuan 25-30ºC , utzi orea altxatzen bere bolumena bikoiztu arte.
  4. Landu orea berriro baina kasu honetan kontu handiagoarekin eta aire poltsa handiak jaitsi nahian bakarrik.
  5. Eman guk nahi dugun ogiaren forma.
  6. Sartu berriro berogailura eta egin bigarren hartzitzea eman bere bolumena bikoiztu arte.
  7. Egosi labean 220ºC tara 10 minutuz, hezetasun pittin batekin, ondoren beste 10-20 minutu 200ºC tara ogia, barnehutsa dagoela iruditu arte.

Oinarrizko ogia

[aldatu]

Normalean indar erdiko irinarekin egiten da. Ur kantitatea irinaren erdia baino zerbait gehiago izaten da. Ore hau da gehien erabiltzen dena eta berari gehitzerik daude, espeziak, bestelako irinak, haziak, koipeak.... ogi bereziak egiteko.

Gari zuri ogia

[aldatu]

Ur pittin bat gutxiago izaten du eta berez ogi trinkoagoa da. Indar erdiko irinarekin egiten dena.

Txapata ogia

[aldatu]

Hezetasun gehiago duen orearekin egiten da. Eskuz egitea sail denez eta irabiagailu elektrikoan egitea komeni da. Indar irinarekin egiten dena.

Baguette ogia

[aldatu]

Frantzian jatorria duen ogia, oso mami bigunekoa, erdi mailako indarra duen irinarekin egiten dena eta ore hezearekin.

Ogi integrala

[aldatu]

Zahia eta germena duen irin hau osasuntsuagoa da. Normalean ur gehiago eskatzen du eta irinak indar irin eta ahulak nahastu egiten dira.

Moldeko ogia

[aldatu]

Moldean egiten den ogia dugu. Mami oso bigunekoa eta azal gutxikoa. Kasu honetan esnea, koipea eta azukrea ematen du. irin indartsua ematen du eta legami ugari.

Enpanadak

[aldatu]

Ogi orea luzatu eta bete ondoren, beste ore zati batekin estaltzen da. Tradizionalki ogi ore hauek koipeak era eramaten dituzte. Gaur egun berriz, hostorea edo hartzitu gabeko oreekin ere burutzen dira. Pastel modukoak eta mokaduko txikiak presta daitezke. Labean egosteko edo frijitzeko ere. Hegaluze, haragia xehatua barazkiekin nahastua dugu betegai klasikoa, baina gaur betegai mota ugari erabiltzen dira.

Pizzak

[aldatu]

Napolin jatorria duen ore prestaketa erreza dugu. Hartzitu gabeko ore geruza baten gainean osagai ugari jarri daitezke, tomatea, gazta, espeziak, urdaia, barazkia... Pizzaren orea prestatzeko onena, gari gogorreko semola fina izaten da, hau izan ezean indar irina erabiliko dugu. 5 minutuz labe bizian egosten da alboa txigortu arte eta gazta urtu arte.

Quicheak

[aldatu]

Frantziako Lorena eskualdean du jatorria. Tarta gazi modukoak dira, baileta gazi edo hostorea oinarri dutela, budin moduko batekin bete eta labean egosten da orea txigortu eta betegaia trinkotu artea. Jatorrizko errezetak, esne-gain, arrautza , hirugiharra eta gazta ditu oinarri. Gaur egin betegaia ugari eta oso desberdinak erabiltzen dira, oinarrizko esne-gaina eta arrautzari, barazki erregosiak, oilasko haragi birrindu edo zatitua, urdaia, onddoak, perretxikoak..... gehitzen zaizkio. Bi piezako tarta moldeetan edo tartaleta txikietan prestatu daitezke Hotzean edo epelean jaten da aperitifa moduan.

Taloak

[aldatu]

Arto irina, gatza eta ur epelarekin egiten den orea. Atseden hartu ondoren taloa plantxa edo zartagin batean egosten da eta ondo eginda dagoen jakiteko puztu egin behar du. Ondoren, txistorra, urdaia, gazta edo txokolatearekin zerbitzatzen da.

Arto eta gari irin tortilak

[aldatu]

Ertamerika osoan, eta hego Amerikako herrialde ugaritan oinarrizko jakia da.

Arto tortillak, irin nixtalizatuarekin egiten dira. Karearekin egositako artoa, ondoren irin bihurturi esaten zaio. Hala era gaur egun tortillak gari irinarekin bakarrik edo bi irinak nahastuta ere burutzen dira. Tortilla egiteko arto irina ur beroarekin eta gatzarekin nahasten da, ur beroak almidoia solta dezan laguntzen du, modu horretan orea hobeto lantzeko. Oreari atseden bat eman ondoren, talo forma ematen zaio eskuarekin edo prentsa batekin. Taloa plantxa edo zartagin batean egosten da eta eginda dagoen jakiteko puztu egin behar du. Momentuan jatea da egokiena, hori egin ezean, estalitako ontzi baten gordeko genuke ez lehortzeko. Ondoren barazki edo haragi betegaiekin zerbitzatzen dira. Tacoak, burritoak, entxiladak, kesadillak, txilakileak....prestatzeko erabiltzen dira.


Ogi, pizza, gari tortilla eta ore gazi errezetak

[aldatu]