Sukaldaritza liburua/Errezetak/Sagar tarta
Itxura
SAGAR TARTA
MAHAIKIDEAK: 6-8
OSAGAIAK
[aldatu]- Tartak egiteko oinarrizko gaileta orea: 300 g.
- Pastel krema: 700 ml.
- Sagarrak: 4, zurituak, erditik moztuak, bihotza kendua eta xerratuak.
- Azukrea: 50 g.
- Sagar gelatina: 200 ml.
PRESTAKETA
[aldatu]- Labea 160Cº-tan piztu. Tarta moldea gurinez eta irinez estali.
- Arrabolaren laguntzaz, gaileta orea zabaldu eta tartaren moldea estali.
- Pastel krema moldearen azpialdean zabaldu.
- Sagar xerratuak kremaren gainean jarri, bata bestearen segidan eta tarta osoa estali.
- Tartari gainetik azukrea bota eta labera sartu.
- 25 minutu inguru edukiko dugu labean, sagarrak eta azpiko gaileta ondo egin bitartean.
- Labetik atera eta hozten utzi.
- Hozturik dugunean, sagar gelatina gainetik zabaldu eta hau ere hozten utzi.
AHOLKUAK
[aldatu]- Azukre kantitateak moldagarriak da, bakoitzaren osasun eta beharren arabera.