Sukaldaritza liburua/Errezetak/Sorrentino ravioliak karbonara salsan
Itxura
RAVIOLIAK CARBONARA SALTSAN
ERRAZIOAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Pasta fresko xafletan: 400 g.
- Gaztanbera ongi xukatua edo bestela gazta-krema: 50 g.
- Urdaiazpiko egosia: 50 g. xehatu.
- Intxaurra: 50 g. birrindu.
- Karbonara saltsa : 500 ml.
PRESTAKETA
[aldatu]- Nahastu gazta, urdaia eta intxaurra pasta lehor bat osatuz.
- Pasta freskoa egin ondoren, luzatu ore oso fin bat lortu arte.
- Jarri pasta honen erdiaren gainean betegai koilarakadak menditxo txikiak burutuz.
- Margotu izkinak urez.
- Beste pasta erdiarekin estali betei guziak.
- Estutu eskuekin bi oreak eta barruan daukaten airea kentzeko. Sardexka batekin izkinak zanpatu.
- Uztai molde batekin moztu ravioli zirkuluan.
- Ur gazitua duen kazola batean egosi ravioliak 3 minutuz.
- Azpian karbonara saltsa jarri eta gainean ravioliak.
AHOLKUAK
[aldatu]- Ohikoa pesto saltsarekin egitea da. Baina beste edozein saltsarekin ere aurkeztu genezake.