Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Tolosako babarrunak

Wikibookstik

TOLOSAKO BABARRUNAK

MAHAIKIDEAK: 8.

OSAGAIAK

[aldatu]

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Babarrunak bezperatik beratzen jarriko ditugu.
  • Hurrengo egunean, babarrunak urez estalita eta bi behatz gehiago jarrita sutara eraman.
  • Irakiten hasitakoan, sua gutxitu eta gainean bildutako bitsa kendu.
  • Su txikian olio gordin zurrusta 1, porrua, tipula erdia eta saiheskia gehitu.
  • Ordu bete irakiten eduki ondoren, saiheskia erretiratu.
  • Ordubete horretan, beste tipula olioarekin su baxuan goxatu eta egosten ari diren babarrunei gehituko diegu.
  • Babarrunak bigundu 3 ordu inguru su baxuan egosiz, gatza eman eta bere horretan utzi 20 minutuz utzi jan aurretik

OHARRAK

[aldatu]
  • Hornigaiak ( Odolki egosia, txerri saiheskia, Txorizo egosia , Aza olioak , piperrak ozpinetan) aparteko ontzi batean zerbitzatuko ditugu.
  • Gogoratu eltzekariei gatza azken momentuan bota behar zaiela.
  • Babarrunei ura gehitu beharko bagenie kantitate txikietan gehitu, kantitate handiago beharko balu ur beroa erabili.
  • Babarrunak zenbat eta zaharragoak izan egosteko denbora gehiago beharko du.