Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txerri saiheski errea
Itxura
TXERRI SAIHESKIA LABEAN
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
[aldatu]- Txerri saiheskia: 1,5 kg.
- Oliba olio birjina: 20 ml.
- Gatza.
- Limoi zukua: 1.
- Ardo zuria : 50 ml.
- Ura: 100 ml. Labean dagoen bitartean gehiago beharko balu, gehitu.
- Baratxuria: 2 xehatu eta oliba oliotan nahasiak.
- Perrexila: Sorta txiki bat xehatua.
- Ziapea: 20 g.
- Ozpina: Zurrusta motz 1.
PRESTAKETA
[aldatu]- Labea 200ºC-tan piztu.
- Saiheskia gazitu eta olioz margotu.
- Labeko erretilu batean jarri eta gainetik limoi zukua, ardo zuria eta ura gehitu. Labean 20 minutuz eduki. Ez utzi lehortzen eta ura beharko balu, gehitu.
- Buelta eman eta berriro labera sartu, beste 20 minutu inguru. Azken minutuetan gehitu baratxuri xehatua.
- Labetik atera, posible bagenu, koipea kendu, ez salda.
- Bukatzeko, zartagin batean txerri saiheskiaren salda jarri, horri mostaza, ozpina eta perrexil xehatua gehituko dizkiogu. Dena ondo bateratu ondoren, saiheskiak estali.
AHOLKUAK
[aldatu]- Patata purea, sagar purea, barrengorri salteatuak, onddo erregosiak, onddoak plantxan izan litezke lagungarri bikainak.
- Kontu izan erretilua gehiegi lehortu ez dadin.