Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/ Bacalhau com natas

Wikibookstik

BACALHAU COM NATAS

MAHAIKIDEAK: 4-6

OSAGAIAK

PRESTAKETA

  • Bakailaoari azala eta hezurrak kendu eta orrietan desegin.
  • Patatak zuritu, karratuetan moztu eta oliba oliotan frijitu.
  • Tipulak oliotan sueztitu, amaieran bakailaoa gehitu eta nahasi ondoren pitin bat elkarrekin erregosi. Gehitu patatak.
  • Beste kazola batean jarri sutan gurina eta irina roux bat osatuz, gehitu poliki-poliki esne beroa irabiagailuarekin nahasiz. Bexamel bat egin, gatza, piperbeltz eta intxaur muskatuarekin ondu.
  • Bakaikoa, patata eta tipulei gainetik bexamela bota. Honi ondoren limoi zukua lehenik eta esne-gaina ondoren gehitu.
  • Gainerretzeko erretilu batean jarri dena eta gaienetik ogi birrindua bota.
  • Labera sartu eta utzi ongi gratinatzen.

OHARRA

  • Gainerretzeko ogi birrinduaren ordez gazta ere erabiltzen da.
  • Plater hau prestatzeko askotan soberan gelditutako bakailaoa erabili ohi da.
  • Bakailaoa orrietan desegiteko, minutu bat egosi daiteke.