Sukaldaritza liburua/Gozogintza/Opil gozoak

Wikibookstik

Koipea duten opil edo ogi gozoak bezala defini genitzake. Koipeetan bereziki gurina erabiltzen da, baina txerri gantza ere erabiltzen da. Legamietan, freskoa erabiltzen da nahiz eta liofilizatua ere erabil daitekeen. Koipearen ondorioz hartzitu beharreko opil pisutsuak direnez, beti indar irina erabiltzen da; kasu batzuetan bakarrik nahasten zaio irin ahul pittin bat. Opil hauetako asko egosi ondoren, krema edo esne-gainarekin bete daitezke, baita estalkiren bat jarri ere. Indar irinarekin oratzen direnez, oratzeko garaian, irabiagailua abiadura azkarrean jarrita egingo dugu. Gogoratu gozogintzako ohiko opiletan hartzitzeko tenperatura 25º-27ºC bitartekoa izango dela eta, aldiz, hostorearekin nahasturikoetan 20º-22ºC.

Oinarrizko esne opil gozoa

Oinarrizko esne opil orea[aldatu]

Oinarrizko esne opil orea da, eta formaren arabera, hainbat opil desberdin prestatzeko erabiltzen da. Orea egindakoan, forma desberdinak eman eta egosiko dira. Esne opilak, bonbak, ondoren hostoretako esne opilak egiteko. Opil hauek ondoren, nahi izatera, esne-gainarekin edo kremarekin bete daitezke.

Hostorezko esne opil orea[aldatu]

Gurinetan[aldatu]

Prestaketaren lehen zatia esne opil baten berbera da, baina hori bai beti tenperatura baxuetan, orea hartzitzen hasi gabe. Bigarren zatian, berriz, oreari gurina edo margarina txertatuko diogu hostoreari txertatzen zaion modu berean, eta luzatu ere modu berean egiten da. Ondoren forma desberdina emanez, eta hauek egosiz, opil ugari egin ditzakegu: croissantak, napolitanak, karakolak, edo trentzak egiteko erabiltzen da. Opil horiek ere, nahi izatera, betegaiekin eta estalkiarekin amaitu ditzakegu.

Ensaimada[aldatu]

Balear uharteetan jatorria duen errezeta eta prestaketa dugu. Gosari eta askaritan jateko ezaguna egin da. Gurinaz gain, errezeta honek txerri gantza darama.

Briochea[aldatu]

Beste oreek baino hidratazio txikiagoa dutenez, opil lehorragoak izaten dira. Hau bai ogi gozoa.

Sabarina[aldatu]

Oinarrizko osagaiak berdinak dira baina modu eta kantitate desberdinetan eta beste era batetara prestatua. Arrautza kantitate handiagoa du, eta honen zati handiena amaieran gehitzen zaio, banaka.

Errege-opila[aldatu]

Oinarrizko osagaiak berdinak dira, baina desberdin prestatzen da. Edertzeko eta zaporea emateko fruitu azukredunak edo lehorrak erabiltzen dira. Jatorrian errezeta honek betegairik ez badu ere, gaur egun esne-gain harrotuz eta kremaz betetzen dira asko.

Panettonea[aldatu]

Jatorri italiarra duen ogi gozo eta oso harrotu bezala defini dezakegu. Pasak, fruitu azukreztatuak edo likoreak izan ditzake nahastuta.

Pastel eta opil gozo errezetak[aldatu]