Sukaldaritza liburua/Tresneria
Itxura
(Labeko erretiluaren(e)tik birzuzenduta)
Sukaldaritza Liburua
|
Atal honetan sukaldean erabiltzen diren tresna eta aparatu desberdinak ikusiko dituzu.
Edukiak: 0–9 A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Hasiera — Ikus, gainera — Erreferentziak — Kanpo loturak |
A
[aldatu]Alanbrezko saskia
Frijigailuan jakiak sartzeko saskitxoa.
|
Almaiz edo motrailua
Osagaiak zanpatuz, xehatzeko, birrintzeko edo saltsa batzuk egiteko erabiltzen den tresna.
|
Aluminio papera
Prestaketak estaltzeko erabiltzen den metalezko papera.
|
Armiarma
Jaki prestatuak, likido berotik ateratzeko tresna.
|
Arrabola
Ore desberdinak zabaltzeko edo luzatzeko tresna.
|
Arrain, aizto, labana edo ganibet
Arrainak errazioetan mozteko labana.
|
Arrautza harilduak egiteko iragazkia
Gozogintzako arrautza-hariak egiteko erabiltzen den tresna.
|
B
[aldatu]Balantza elektrikoa:
Osagaiak pisatzeko tresna.
|
Berogailua, kalefakzio, estufa labea:
Oreen hartzitzea edo altxatzea errazteko tenperatura eta hezetasun egokiak dituzten armairuak dira. Ohiko labeen antz handia izaten dute.
|
Biberoia:
Saltsa hotzak platerean edertzeko eta era kontrolatu batean zabaltzeko erabiltzen den ontzia
|
Bi piezako moldeak:
Gaileta edo hostorea duten pastel gazi-gozoak prestatzeko eta errazago ateratzeko erabiltzen den moldea.
|
Bihotz-erauzlea:
Sagarrari bihotza erraz kentzeko tresna.
|
Birringailu edo arraspagailu
Osagaiak arraspatzeko edo igurtziz birrintzeko edo txirbilak ateratzeko erabiltzen den tresna.
|
Birringailu elektrikoa:
Prestaketa bat birrintzeko tresna; gehienetan, gero saltsa bihurtzeko. Robota edo kuterra ere esaten zaio.
|
Birringailu errefinagailua:
Gozogintzan, askotariko aleak ( almendra, hurrak eta bestelako fruitu lehorrak) forma edo tamaina desberdinetan moztu edo birrintzeko erabiltzen den makina.
|
Bitsadera:
Osagaiak biltzeko, edo bitsa kentzeko erabiltzen den tresna luzea.
|
Bizkotxo-moldea:
Bizkotxoak laberatzeko molde itxia.
|
Blini-zartagina:
Bliniak (puztutako krepe moduko taloak), prestatzeko zartagina.
|
Bonboi moldeak:
Bonboiak prestatzeko moldeak.
|
Brotxa:
Prestaketa desberdinak margotzeko tresna.
|
Budin moldea:
Budinak prestatzeko moldea.
|
Burruntzaliak edo burruntzalitxoak:
Likidoak, saldak eta saltsak biltzeko erabiltzen den tamaina desberdineko tresna.
|
Burruntzi mekanikoa:
Oilaskoak haga batean sartu, eta mekanikoki buelta eman, eta era berean erretzen duen labea dugu.
|
D
[aldatu]E
[aldatu]Ebakitzeko makina:
Osagaiak xafla finetan mozteko tresna elektrikoa.
|
Ehunezko iragazkia:
Gauzarik finenak iragazteko erabiltzen den tresna.
|
Erretilua:
Ontzi zapala, normalean osagaiak zabaltzeko erabiltzen dena.
|
Espatula:
Jakiak hondoari ez itsasteko eta mugitzeko erabiltzen den tresna.
|
Estalkia:
Prestaketa bat edo molde bat tapatzeko erabiltzen denari esaten zaio.
|
Estameta, estameña edo artilekia:
Zapi zuri estua, likido desberdinak iragazteko erabiltzen dena.
|
Ezkatak kentzekoa:
Arrainei ezkatak kentzeko erabiltzen den tresna
|
F
[aldatu]Film papera edo plastiko gardena:
Plastikozko paper xafla fin eta gardena, prestaketa desberdinak estaltzeko erabiltzen dena.
|
Frijigailua:
Osagai desberdinak frijitzeko tresna. Gasarekin edo elektrizitatearekin funtziona dezake.
|
G
[aldatu]Galbahea edo bahea:
Irinak iragazteko tresna.
|
Gastronorm:
Sukaldeko makineria guztietarako prestatuta dauden ontzi eta erretilu desberdinak. Denak tamaina estandarrarekin, eta sukaldeko makinaria desberdinetan erabilgarriak izango direnak.
|
Gomazko espatula edo mihia:
Kazola, pertz eta ontzietatik osagai guztiak biltzeko mingain formako tresna.
|
Gozogintzako arraspa:
Mahaietan itasitako ore desberdinak berreskuratzeko edo kentzeko erabiltzen den xafla fin eta malgua
|
Gozogintzako espatula:
Altzairuzko espatula edo tresna luzea. Gozogintzan kremak banatzeko edo tartak mugitzeko erabiltzen da.
|
Gozogintzako eta okintzako labea:
Gozogintzako eta okintzako prestaketak labekatzeko labe berezia.
|
Gozogintzako plaka edo erretilua:
Gozogintzako prestaketak labekatzeko erabiltzen den plaka edo erretilua
|
Gozogintzako pieza biko moldeak:
Tartak erraz desmoldatzeko erabiltzen diren moldeak.
|
Grilla:
Aterik ez duen eta goitik bakarrik berotzen duen labea da. Gratinatzeko edo gainerretzeko erabiltzen da, jeneralean.
|
Guraizeak edo artaziak:
Jakiak ebakitzeko tresna.
|
H
[aldatu]
Hartzitze-armairuak:
Gozogintzako eta okintzako oreak hartzitzeko armairua.
|
Hezur erauzlea:
Olibei hezurrak kentzeko gailua.
|
Hezurgabetzeko, aiztoa, labana edo ganibet:
Haragiari hezurrak kentzeko labana.
|
Hotz ganbera:
Jakiak 1 eta 4ºC bitartean mantentzeko hozkailu armairu handia.
|
Hozkailua:
Jakiak 1 eta 4ºC bitartean mantenduko dituen biltegia.
|
Hustekoa edo bolak ateratzeko tresna:
Patata, kuiatxoak, meloia… borobil formazko zatiak lortzeko aukera ematen digun tresna.
|
Hutsean ontziratzekoa:
Jakiak kontserbatzeko hutsean ontziratuko dituen makina.
|
I
[aldatu]Ildaskatzailea:
Limoien azala ildasken bidez apaintzeko tresna.
|
Inbutua:
Likido bat mutur estuko ontzi batera pasatzeko tresna.
|
Infragorrizko fokuak:
Zerbitzatzeko platera, denbora laburrez bero mantentzeko erabiltzen den bero-sortzailea.
|
Irabiagailu elektrikoa:
Osagai desberdinak harrotzeko erabiltzen den gailua; elektrizitateak darabilen haga handi baten bitartez.
|
Iragazki fina:
Saltsa edo saldak iragazteko erabiltzen den metalezko sare fina.
|
Iragazkia edo xukadera:
Prestaketa desberdinak, pastak, arraoza.... iragazteko erabiltzen den metalezko tresna.
|
Izotz ganbera:
Jakiak izozturik -18ºC tara mantentzeko plaka batzuekin eginiko armairu handia.
|
Izotz makina:
Izotzak egiteko makina.
|
Izotz bolak ateratzekoa:
Izozkia bola formarekin ateratzeko tresna.
|
Izozkailua:
Jakiak izozturik -18ºC tara mantentzeko gai den armairu txikia.
|
Izozki makina:
Izozkiak egiteko erabiltzen den makina.
|
J
[aldatu]Josteko orratzak: Hegaztiak lotzeko eta josteko erabiltzen diren orratz handiak.
K
[aldatu]Kabi moldea:
Kabitxoak prestatzeko erabiltzen den gailua.
|
Katilua:
Pertza baina txikiagoa, kantitate txikiak nahastu edo irabiatzeko erabiltzen den ontzia.
|
Kazoa:
Kantitate txikiak, berotu edo egosteko erabiltzen den metalezko ontzia.
|
Kazola edo eltzea:
Kozinatzeko erabiltzen den tamaina desberdineko ontzia. Multzo txiki ertainentzako prestaketak burutzeko ontzia.
|
Kazola zabala:
Arraina saltsan kozinatzeko, barazkiak erregosteko, sueztitzeko edo salteatzeko erabiltzen den ontzia. Talde txikientzat arroza prestatzeko ere egokia.
|
Kolpe erdiko aizto, labana edo ganibet:
Pieza handiak eta hezur bigunak ebakitzeko aiztoa
|
Kolpeko aizto, labana edo ganibet:
Haragia hezur eta guzti ebakitzeko aiztoa.
|
Konbekzio labea:
Haizagailu batek aire beroa mugituz darabilen labea.
|
Krepeak egiteko zartagina:
Oinarria lodiagoa eta alboak baxuagoak dituen zartagin berezia da. Krepeak egiteko erabiltzen da noski.
|
L
[aldatu]Labeak:
Beroaren ondorioz osagaiak erretzeko erabiltzen den armairua. Gasezkoa, elektrikoa, mistoa, haize berokoa , bero zuzenekoa....izan daitek
|
Labeko erretilua:
Labera osagai eta prestaketa desberdinak sartzeko ontzia.
|
Labeko Gastronorm erretiluak:
Altura desberdinetako labeko erretiluak. Gastronorm neurri estandarra dutenak. Labean erretzeko edo lurrunetan egosteko balio dutenak.
|
Labeko papera:
Labean egositako prestaketak erretilura ez itsasteko erabiltzen den papera.
|
Lapiko elektrikoa:
Gozogintzan krema desberdinak egiteko erabiltzen den ontzia dugu.
|
Lata irekigailua:
Metalezko ontziak zabaltzeko gailua.
|
Listari edo sukaldeko haria:
Osagai desberdinak lotzeko sukaldean erabiltzen den ari gogorra.
|
Lurrezko kazola edo buztinezko kazola:
Lurrez eginiko ontzia. Prestaketa zehatz batzuetarako erabiltzen da.
|
Lurrunetan egosteko kazola:
Hermetikoki itxitako ontzia da. Barruan uraren lurruna presioz sartzen da; hartara, osagaia egosiz.
|
Lurrunetan egosteko labea:
Lurrun beroa sortzen duen labea. Bertan osagai desberdinak egosteko aukera izango da.
|
Lurrunetarako Gastronorm erretiluak:
Lurrunetan egostekoan erabiltzen diren erretilu zulatuak, Gastronorm tamaina estandarrekoak.
|
M
[aldatu]Madalena moldea:
Madalenak egiteko erabiltzen den paperezko moldea
|
Mahai azpiko ozkailua:
Lanerako mahaia eta hozkailu funtzioa egiten duen armairua
|
Mahai beroa:
Baxera barruan bero mantentzeko edo zerbitzatutako plater, erretilu edo bestelako ontziak denbora batez bero mantentzeko armairua.
|
Mahuka muturra:
Mahukaren amaieran jartzen dugun punta txikia. Krema, esne-gain edo ore desberdinei forma emateko.
|
Mahuka:
Krema desberdinak zabaltzeko erabiltzen den tela edo plastikozko konoa. Honen irteeran mahuka muturra jarriko da; krema hori guk nahi dugun forman bertatik ateratzeko.
|
Mandolina:
Barazkiak forma berezi edo zehatzetan mozteko eskuko gailua.
|
Maria bainu elektrikoa:
Maria bainu funtzioa egiten duen mahaia dugu. Iturri baten bitartez urez betetzen da eta hustubidea du. Elektrizitate edo gas bitartez ura berotzen du.
|
Maria bainua:
Ur berotan sartzen den ontzia, bere barruan duen elementua berotzeko edo bero mantentzeko.
|
Marmita ertaina:
Haragi erregosi edo gisatuak talde ertainentzat prestatzeko ontzia.
|
Marmita finkoa:
Mugitu ezin den lapiko handia,
|
Marmita:
Kazola handia eta altua; kantitate handiak kozinatzeko erabiltzen den lapikoa. Normalean saldak edo egosketa handiak burutzeko.
|
Matxetea:
Hezurrak ebakitzeko erabiltzen den labana handia.
|
Metalezko eskularru babeslea:
Ebakitzeko makina elektriko edo labanarekin hezurgabetzeko garaian, eskuak babesteko eskularrua dugu.
|
Mikrouhin labea:
Uhin elektromagnetikoen bitartez berotzen duen labea.
|
Mutur leuna:
Mahukaren muturrean jartzen den punta-lisoa.
|
Mutur kizkurra:
Mahukaren muturrean jartzen den punta-kizkurra.
|
Muturtxoak:
Mahukaren puntan, barruko krema edo orea guk nahi dugun tamaina edo forma ateratzeko erabiltzen dugun gailua.
|
Muturzorrotz edo puntazorrotz labaina:
Sukaldeko labana txikia, barazki desberdinak zuritu eta ebaketa delikatuak burutzeko.
|
N
[aldatu]Neurgailuak:
Osagai likidoak neurtzeko ontziak.
|
O
[aldatu]Ogi moldea:
Ogi oreak laberatzeko moldea.
|
Ohola:
Osagaik gainean jarri eta mozteko edo xehatzeko tresna.
|
Ontzi edo eltze elektrikoa:
Gozogintzako prestaketa batzuk egiteko erabiltzen den ontzi elektrikoa.
|
Oragailu elektrikoak:
Beso baten laguntzaz, gozogintzako eta okintzako ore desberdinak landu eta oratzen dituen gailu elektrikoa.
|
Ore ebakigailua:
Oreak forma zehatz batekin ebakitzeko tresna.
|
Ostra irekigailua:
Ostrak zabaltzeko gailua.
|
P
[aldatu]Paella-ontzia:
Paellak egiteko erabiltzen den ontzi bereizgarria.
|
Parrillako pintzak:
Parrillan eta distantzia batera, osagai desberdinak mugitzeko balioko digun tresna.
|
Parrillak:
Ikatzaren bero zuzenaren bitartez, jakiak erretzeko erabiltzen da. Gaur egun gasezkoak edo elektrikoak ere izaten dira.
|
Pasta egostekoa:
Pasta italiarra egosteko lurrean trinko dagoen ontzi handia. Urez betea dagoena eta saski bat duena barruan. Pasta egosteko denborak finkatuak ditu.
|
Pasta gurpila:
Pastak edo pizzak mozteko erabiltzen den tresna.
|
Pasta freskoa egiteko gailua:
Pastak freskoa luzatu eta mozteko erabiltzen den gailua
|
Pastelgintzako labea:
Pastelgintzarako erabiltzen diren labe bereziak. Baxuak dira eta beroa, denean, berdin banatzea dute bereizgarri.
|
Pertz edo bola:
Metalezko katilu handia; osagaiak nahasteko edo irabiatzeko erabiltzen da.
|
Piper ontzia:
Piperbeltza momentuan birrintzeko gailua.
|
Plantxa:
Jakiak erretzeko erabiltzen den metalezko xafla lodia. Gasezkoa edo elektrikoa izan daiteke.
|
Plantxako espatula:
Plantxan erabiltzen den tresna motz, zabal eta gogorra osagaiak plantxan mugitzeko.
|
Presio eltzea:
Egosaldi luzeak eskatzen duten prestaketak egiteko erabiltzen den kazola. Denboraren laurdenean edo herenean egosten dira osagaiak.
|
Puregailua:
Barazkiak pure bihurtzeko tresna.
|
S
[aldatu]Sardea:
Sabarinak prestatzeko moldeak.
|
Sardea:
Punta desberdinak dituen tresna; normalean, osagaiak mugitzeko eta xerratzeko erabiltzen dena.
|
Saretxoa:
Gozogintzan prestaketak estaltzeko erabiltzen da.
|
Saute:
Prestaketak salteatzeko erabiltzen den altzairuzko kazola baxua
|
Sifoia:
Esne gaina edo aparrak prestatzeko gailua
|
Silikonazko azpikoa:
Ore desberdinak itsatsi gabe laberatzeko, erretilu azpian jartzen dena. Labetik kanpo, karamelu batzuk zabaltzeko ere balio du. Pralinea egiteko adibidez.
|
Silikonazko moldeak:
Silikonaz eginiko forma desberdineko moldeak. Oreak laberatzean, ez itsasteko, eta erraz soltatzeko balio dute.
|
Sopletea:
Sukaldaritzako edo gozogintzako prestaketak gainerretzeko balioko duen gailua.
|
Sorbete makina:
Sorbeteak egiteko erabiltzen den makina.
|
Sukaldeko robota:
Osagaiak xehatzeko, birrintzeko eta ore bihurtzeko erabiltzen den tresna elektrikoa.
|
Sutondoko kanpaia:
Sukaldean sortzen diren keak erretiratzeko makineria
|
T
[aldatu]Tajina:
Marokoarrek erregosi edo gisatu desberdinak prestatzeko erabiltzen duten lurrezko ontzia.
|
Tarta eraztuna edo uztaia:
Tarta egiteko erabiltzen den molde irekia.
|
Tartaleta moldeak:
Opil eta pastel gazi-gozo txikiak egiteko moldeak.
|
Teila moldea:
Bata besteari itsatsitako hodi-erdi moduko molde metalikoa da.
|
Tipula aiztoa, labana edo ganibeta:
Tipula eta barazki mozketa gehienak egiteko erabiltzen den labana.
|
Tortillen pretsatzailea:
Tortilla mexikarrak prestatzeko garaian orea zapaldu eta forma emateko erabiltzen den gailua.
|
Triangelua:
Salda beroaz beteta dauden marmita handiak azkarrago hozteko azpialdean jartzen den triangelu formako oinarria.
|
Txaira edo zorrozgailua:
Labana zorrozteko tresna.
|
Txinatar iragazkia:
Saltsa, salda edo krema desberdinak iragazteko erabiltzen den altzairuzko kono formako tresna.
|
U
[aldatu]Ukondoko kanila:
Eskuak erabili gabe ukondoreakin kanila ireki eta ixteko aukera emate duen kanila. Kanilla hau eskuak garbitzeko erabiltzen da.
|
Urdaiazpiko, aiztoa, labana edo ganibeta:
Urdaiazpikoa xerratzeko labana luze eta malgua.
|
Uztaiak:
Gelatina duten gozogintzako prestaketa ugariri forma emateko edo aurkezteko garaian platerak edertzeko erabiltzen dira tamaina desberdineko uztaiak .
|
X
[aldatu]Xarlota-moldea:
Xarlota edo Charlotteak egiteko moldeak.
|
Xerratzeko aiztoa, labana edo ganibet:
Osagai desberdinak xerratzeko erabiltzen den labana luze eta malgua.
|
Z
[aldatu]Zartagin baskulagarria:
Kantitate handietan kozinatzeko eltzea dugu. Finkoa da eta baskularra. Gisatuak, arrozak edo kantitate handiak frijitzeko erabiltzen da.
|
Zartagina:
Frijitzeko salteatzeko, erregosteko edo sueztitzeko erabiltzen den ontzia.
|
Zerbitzatzeko erretilua:
Talde handientzako Ingalaterrako eran zerbitzatzeko erabiltzen diren erretiluak
|
Ziztatzeji hagak:
Prestaketa desberdinak bertan ziztatzeko eta era honetan kozinatzeko erabiltzen den tresna
|
Zuku makina:
Eskuz zitrikoekin zukuak egiteko gailua.
|
Zuku-makina elektrikoa:
Fruituak birrindu eta zukuak egiteko gailu elektrikoa
|
Zurigailua:
Patata edo barazki desberdinak zuritzeko erabiltzen den tresna.
|
Zuritzeko makina:
Patata asko batera zuritzeko erabiltzen den makina elektrikoa dugu.
|