Garbitu galeperrak, luma handienak eskuekin kenduz, eta lumatxak sutan errez.
Urdaila eta bestelako barrukiak ongi kendu, lepo aldeko eta ipurdi aldeko soberako azalak moztu. Ur hotzetan pasa eta lehortu.
Lotu sukaldeko hariarekin, modu honetara, galeperra bilduta geratuko da eta kozinatzeko garaian puskatzeko arriskua kentzeaz gain, zerbitzatzerakoan ederrago egongo da.
Gatz eta piper hautsarekin ondu galeperrak
8 galeperrak estu sartuko diren kazola bat jarri sutan, olioarekin.
Sartu bertan galeperrak eta alde guztietatik gorritu ondoren, erretilu batera atera.
Kazola berean jarri barazkiak sagarrarekin, su baxuan erregosten.
Barazkiak ongi eginik eta kolore pittin bat hartzen hasten direnean, bertaratu galeperrak eta brandyarekin garreztatu.
Garrak itzali orduko, gehitu ardoa lehenik, eta hau murriztutakoan, estali urarekin.
Utzi irakiten harik eta galeperren bularrak bigunak egon arte.
Atera galeperrak kazolatik eta haria kendu.
Barazkiak pasa irabiagailutik lehenik, eta iragazkitik ondoren.
Elkartu saltsa eta galeperrak, eman irakinaldi bat eta ondu.