Sukaldaritza liburua/Errezetak/Marrubi tarta
Itxura
MARRUBI TARTA
MAHAIKIDEAK: 8
OSAGAIAK
[aldatu]- Tartak egiteko oinarrizko gaileta : 300 g.
- Limoi krema edo pastel krema: 500 ml.
- Marrubiak: 500 g.
- Laranja gelatina edo Sagar gelatina: 200 ml.
PRESTAKETA
[aldatu]- Labea 160Cº-tan piztu. Tarta moldea gurinez eta irinez estali.
- Arrabolaren laguntzaz, gaileta orea zabaldu eta tartaren moldea estali.
- Sardexka baten laguntzaz gaileta orea ziztatu igo ez dadin.
- Aluminio paperarekin estali eta gainean etxean eduki ditzakegun garbantzu edo babarrun zahar batzuk jarri, pastel osoa ongi estaliz.
- Sartu labera eta egosi oinarria 15-20 minutuz.
- Labetik atera eta kendu aluminio papera eta lekaleak.
- Jarraian, krema moldearen azpialdean zabaldu.
- Marrubiak garbitu, lehortu eta erdibitu ondoren, kremaren gainean jarri, bata bestearen segidan eta tarta osoa estaliz.
- Hozturik dugunean, gelatina edo almibarra (likidoa baina inoiz ez beroa) gainetik zabaldu eta hau ere hozten utzi.
AHOLKUAK
[aldatu]- Marrubiak azkar pasatzen dira eta oinarria bigundu; beraz, egunean jateko pastela dugu.
- Azukre kantitatea moldagarria da, bakoitzaren osasun eta beharren arabera.
- Pastel, laranja edo limoi krema erabil liteke betetzeko.
- Gainetik distira eman eta kontserbatzeko berriz, gelatina mota desberdinak, almibarrak edo marmeladak erabil ditzakegu.