Sukaldaritza liburua/Errezetak/Norvegiako edo Alaskako tarta
Itxura
NORVEGIAKO EDO ALASKAKO TARTA
- Oinarrizko bizkotxo arina: Oinarri moduan erabiltzeko.
- Biskuit izozkia edo Bainilazko izozkia: tarta betetzeko.
- Merenge Italiarra: tarta estaltzeko.
- Azukrea: tartari egosi aurretik gainetik gehitzeko.
PRESTAKETA
[aldatu]- Bizkotxoa forma obalatu edo karratuan moztu.
- Erretilu batean jarri, eta nahi den izozkia jarri gainean.
- Mutur kizkurra duen mahuka bete merengearekin eta estali bizkotxoa eta izozkia.
- Azukre pittin batekin estali gainetik, eta labean egosi merengea pittin bat gorritu arte.
AHOLKUAK
[aldatu]- Azken zatia azkar egitea eta izozkia oso hotza egotea komeni da, jan aurretik hau ez urtzeko.