Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txerri masailak labean erreak
Itxura
TXERRI MASAILA LABEAN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Txerri masaila: 8 .
- Gatza.
- Piperbeltza.
- Oliba olio birjina: 75 ml.
- Sagardoa: 200 ml.
- Tipula: 1 dadotan.
- Azenarioa: 1 dadotan.
- Porrua: 1 dadotan.
- Ardo beltza: 100 ml
- Haragi salda iluna: 300ml
PRESTAKETAK
[aldatu]- Txerri masaila ongi garbitu.
- Gatz eta piperbeltzarekin ondu.
- Labeko erretilu batean jarri, eta oliba olioarekin igurtzi.
- Piztu labea 200ºC-tan.
- Sartu haragia bertara, eta egin 30 minutuz
- Atera labetik, buelta eman, busti likidoekin eta inguratu haragi zatiak barazkiarekin.
- Sartu berriz labera, eta eduki bertan beste 30 minutu.
- Erretilua labetik atera, eta haragia erretiratu.
- Barazkia kazola batean jarri, eta busti haragi saldarekin, egosi 10 minutuz, irabiatu eta iragazki txinotik pasa. Irakiten jarri eta ondu.
- Bateratu saltsa hau masailekin, irakin eta ondu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Patata purea, sagar purea, barrengorri salteatuak, onddo erregosiak, onddoak, barazkiak... plantxan izan litezke hornigai bikainak.