Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/ Pastéis de massa tenra

Wikibookstik

PASTÉIS DE MASSA TENRA

OSAGAIAK

Orearentzako

  • Gozogintzako irina: 500 g.
Bakailao enpanadillak

Betegarria


PRESTAKETA

  • Enpanadillaren orea egiteko, pertz batean jarri irina su mendi bat osatuz, honen erdira, koipea, ura eta gatza gehitu. Landu orea fin bat lortu arte. Estali pertza film paperarekin eta utzi bere horretan 15 minutuz.
  • Betegai edo fartsa egiteko lehenik zartagin batean tipula, baratxuriarekin eta olioarekin sueztitzen jarri. Hau egindakoan desegindako haragia eta txorizoa gehitu, nahasi eta irina lehenik eta esnea ondoren nahasi, bexamel bat eginez. Ontzeko, limoi zukua, perrexila, intxaur muskatua eta gatza gehitu. Egosi minutu batzuk eta hozten utzi.
  • Arrabola batekin luzatu enpanadilla orea. Fina dugunean pastak mozteko uztaiarekin 8 cm inguruko borobiletan ebaki. Erdian betegai koilarakada bat jarri. Behatz punta bustiekin orearen izkina ukitu. Itxi enpanadilla behatzekin edo sardexka batekin zigilatu.

OHARRA

  • Portugalen askotan haragi soberakinak erabiltzen dira betegarria prestatzeko.