Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Barazki menestra

Wikibookstik

BARAZKI MENESTRA

Barazki menestra

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

[aldatu]

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Barazki guztiak banan bana gatz-uretan puntuan egosi eta hoztu.
  • Orburuen erdiak eta zerben 5 cm.-ko zurtoin zatiak izan ezik, beste barazkiak, banatu kontu handiarekin kazola zabal batean.
  • Zartagin batean olioa baratxuri xerratuekin sutan jarri, baratxuriak kolorea hartzen hasitakoan, urdai gazia gehitu. Olio erre hau barazkien gainera bota. Lekaren salda ere gainetik gehitu.
  • Barazkiak berotzen eduki, kontu handiarekin eragin, barazkia puska ez dadin. Gatzarekin ondu.
  • Gorderik ditugun orburu eta zerba zurtoinak arrautzaztatu eta frijitu.
  • Arrautzak egosi 12 minutuz gatz-uretan, hoztu, zuritu eta 4 zatitan moztu.
  • Zainzuri puntak orburuak, zerbak eta arrautza egosiak beste barazkien gainean lagungarri moduan jarriko ditugu.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Menestra egiteko beste barazki mota ugari erabil genitzake.