Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Eperrak txokolate saltsan

Wikibookstik

EPERRAK TXOKOLATEAREKIN

MAHAIKIDEAK 4

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Eperrak: 2.
  • Gatza.
  • Piperrautsa.
  • Oliba olio birjina: 70 ml.
  • Tipula: 2 lerrotan.
  • Baratxuria: 1 xerretan.
  • Erramua: Hosto 1.
  • Iltzea: 2 ale .
  • Ardo zuria: 50 ml.
  • Salda iluna: 1 l.
  • Txokolate estalki beltza: 50 g. Zatitua.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Garbitu ondo eperra, lumak erre, urdaila kendu eta ur hotzetan garbitu ondoren lehortu.
  • Lotu hariarekin, ondu gatz eta piperrautsarekin.
  • Kazola estu batean olioarekin su bizian kolorea eman.
  • Atera txoriak eta gehitu tipula eta baratxuria.
  • Kolorea hartutakoan, gehitu ardo zuria.
  • Hau murriztutakoan, sartu bertara erramua, iltzeak eta eperrak.
  • Eduki egosten haragia bigundu arte.
  • Erretiratu eperrak eta erramu hostoa.
  • Pasa irabiagailutik eta txino iragazkitik.
  • Elkartu eperra eta saltsa.
  • Gehitu txokolatea, irakinaldi bat eman saltsa ongi bateratzeko eta jarri puntuan.

AHOLKUAK

[aldatu]