Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Usoa salmisean

Wikibookstik

USOA SALMISEAN

Usakumea salmisean

MAHAIKIDEAK: 4.

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Usakumeak: 4.
  • Oliba olio birjina: 75 ml.
  • Baratxuria: 2 xerretan.
  • Tipula: 2 lerrotan.
  • Azenarioa: 1 lerrotan.
  • Brandya: 50 ml.
  • Ardo beltza: 100 ml.
  • Irina: 25 g.
  • Salda iluna: 300 ml.
  • Barrengorri salteatua: 200 g.
  • Hirugiharra: 100 g.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Piztu labea 220ºC-tan.
  • Garbitu usakumea, lumak kendu, erre sutan luma txikiak, tripak eta urdailak ongi erretiratu eta ur hotzetan garbitu.
  • Lehortu zapi batekin eta lotu hariarekin.
  • Gatzez eta piperrautsez ondu.
  • Labeko erretilu batean jarri usakumea oliotan bustia, sartu labera.
  • 7 minutuz erre. Labetik atera erretilua eta erretiratu usakumea.
  • Banandu usakumearen izterrak, bularkiak, karkasak eta gorde.
  • Jarri sutan kazola bat olioa eta baratxuriarekin, gorritzen hasitakoan gehitu, tipula eta azenarioa eta hauek ere gorritu.
  • Irina nahastu ondoren, garreztatu lehenik eta busti ardoarekin ondoren.
  • Ardoa murriztutakoan, sartu izterrak eta busti saldarekin .
  • Utzi egosten haragia egin arte. Erretiratu izterrak eta karkasa eta saltsa pasa irabiagailutik eta txino iragazkitik.
  • Egosi salda eta ondu. Gorde.
  • Beste alde batetik salteatu hirugiharra eta barrengorriak.
  • Zerbitzatzeko bularkiak zartagin batean su bizian minutu pare batean pasatu, xerratu eta abaniko moduan platerean zabaldu.
  • Plateraren beste aldean jarri izterrak saltsarekin eta hirugiharra eta txanpiñoiak.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Pater hau prestatzeko usakumea izatea ezinbestekoa da, bereziki bularraldea oso gogorra egoterik nahi ez badugu.
  • Lagungarri moduan, sagar purea, gaztaina purea, patata purea, konpota.... ondo doazkio.