Sukaldaritza liburua/Prestaketak/Barraskiloak
Sukaldaritza Liburua
|
Barraskilo prestaketak
[aldatu]- Egosiak eta saltsan
- Labean, parrillan edo plantxan
Egosita eta saltsan
[aldatu]Hau da gurean egiteko modurik zabalduena, barraskiloa ondo garbitu ondoren egosi. Jarraian saltsa zaporetsu bat egin, eta batera nahastu. Saltsak mila modutakoak izan daitezke, tomate, barazki, bizkaitar.... eta normalean haragi zati txikiekin lagundua egoten da, haragi birrindua, hirugiharra, urdaiazpikoa.....
Barraskiloa saltsan prestatzeko nola egosi
[aldatu]Garbitu ondoren 50ºC dagoen barazki salda batean sartu eta 20 minutuz irakingo dugu. Irakiten duen bitartean bitsa momentu oro kendu. Ondoren saldarekin dagoen bigarren kazola batean beste 40 minutuz egosi.
Labean, parrilan edo plantxan
[aldatu]Katalunian badago modu honetan jateko ohitura, gatz ohe baten gainean jartzen dira barraskiloak eta erre egiten dira. Amaitzeko saltsa, baratxuri eta perrexil saltsarekin, alioliarekin edo bestelako saltsaren batekin prestatzen dira.
Barraskiloa nola garbitu
[aldatu]Oskol gogorrekoak, hautsi gabeak eta bizirik dauden barraskiloak aukeratuko ditugu. 15 egunez barraskiloa sare batean edukiko dugu, purga dadin. Egun horiek pasatakoan, txotx baten laguntzaz kanpoko azal lehorra zartatuko dugu. Barraskiloa banan banan gatzarekin estali. Minutu batzuetan utzi barraskiloak barruko zikina kanpora atera dezaten. Ur ugaria erabiliz, ondo garbitu.