Sukaldaritza liburua/Prestaketak/Haragia:Untxia

Wikibookstik

Sukaldaritza Liburua

Untxia labean errea[aldatu]

Untxia, ongailuekin labe bero batean sartu, kanpotik kurruskari eta barrutik samurra eta hezea lortzea da helburua. Untxi osoa edo erdia erretzea izaten da egokiena.

Untxia erretzeko pauso nagusiak[aldatu]

  1. Labea berotu 200ºC inguru.
  2. Untxia, ondu, nahi izatera ontzutu ere egin daitezke. Hezetasun nahikoa duen erretilu batean labera sartu. Zenbat eta zati handiagoa izan, orduan eta hezetasun gehiago beharko du.
  3. 15-20 minutu inguruan erre.

Untxia parrilan errea[aldatu]

Ikatzaren berotasunean, eta honen ketan untxia erretzea, kanpotik txigortu eta kurruskari, barrutik samur eta heze utziz. Teknika hau aplikatzeko untxia erditik zabalik, erditik moztua edo laurdenetan egin daiteke.

Oilasko haragia parrilan erretzeko pauso nagusiak[aldatu]

  1. Erre aurretik, parrilako hagak ongi berotu eta paperarekin igurtziz garbitu.
  2. Untxia hozkailutik ateratzea komeni izaten da giro tenperatura har dezan.
  3. Untxia oliarekin eta gatzarekin ondu, nahi izatera, beste osagai batzuekin ontzutu. Ikatza gori gori dagoenean, parrilan jarri.
  4. Kontuz berotasunarekin, kanpotik erre eta barrutik gordina geratzeko arriskua baitago. Askotan, tenperatura baxuagoan erretzea komeni izaten da barrutik ongi egin dadin.
  5. Parrilako berotasuna ez da beti berdina izaten, batzuetan ikatza goriago dago eta beste batzuetan ahulago. Horregatik haragia kokatuko dugun hagatxoen altuerarekin jokatzen da. Ikatza zenbat eta goriago eta beroago, hagak gorago, eta zenbat eta ahulago, beherago.

Untxi haragi gisatua[aldatu]

Untxia zatiak lehenik, salteatze, frijitze edo erretze teknika aplikatuz txigortu, ondoren, ongailu eta lagungarriekin batera, ohiko egosketa burutu, bigundu arte. Lagungarriekin saltsa, nahi izanez gero, egin daiteke edo bere horretan utzi. Normalean, untxi zatitua prestatuko dugu modu honetara. Hornigaiekin saltsa prestatu daiteke edo bero horretan haragiarekin batera aurkeztu.

Untxia gisatzeko pauso nagusiak[aldatu]

  1. Untxi haragi zatitua gatz eta olioarekin ondu.
  2. Kazola batean haragi zatiak salteatu kolorea emanez, haragia erretiratu eta gorde
  3. Kazola berdinean eta olio pittin batekin barazkia sueztitu.
  4. Haragia eta hornigaia elkartu eta saldaz edo likidoz busti.
  5. Egosi haragia biguna egon arte, jarraian haragi zatiak atera.
  6. Saltsa birrindu eta iragazkitik pasa berriro dena elkarrekin egosteko. Azken pauso hau ez da ezinbestekoa, barazki zatiak osorik ere utzi daitezke.

Untxi frijitua[aldatu]

Oso beroa dagoen koipe ugaritan, untxi zati onduak eta irineztatuak bertan murgildu eta kozinatze motza egin. Kanpotik zarakar gorritua sortu, eta barrutik bigun eta heze mantentzean datza. Untxia frijitzeko zati txikiak egin behar dira.

Untxia frijitzeko pauso nagusiak[aldatu]

  1. Untxia zati txikietan egin.
  2. Haragia ontzutu, gatza, olioa, eta bestelako espezia edo belar usaintsuren batekin nahi bada....
  3. Estali irinez edo ezer gabe.
  4. Olio oso berotan sartu.
  5. Ongi gorritu eta barrutik egin.
  6. Paper xurgatzaile bat duen erretilu batera atera.

Untxi haragi salteatua[aldatu]

Koipe gutxirekin, su bizian eta denbora laburrean, untxia gorrituz edo txigortuz kozinatzea da. Untxia zati oso txikietan.

Untxia salteatzeko pauso nagusiak[aldatu]

  1. Zati txikietan moztu.
  2. Haragia ontzutu, gatza, olioa, eta bestelako espezia edo belar usaintsuren batekin nahi bada....
  3. Irinetan pasa, nahi bada.
  4. Olio gutxi baina beroa duen zartagin edo saute batean salteatu, oilaskoa guk nahi dugun puntua lortu arte.
  5. Paper xurgatzailea duen erretilu batera atera.

Arrozetan[aldatu]

Pella valentziarraren osagai ezinbestekoa.

Betea[aldatu]

Gorena edo erdi aldea zabalduta beteko dugu, ondoren labean erretzeko.

Untxi errezetak[aldatu]