Sukaldaritza liburua/Gozogintza/Bainuak eta estalkiak
Gozogintzako langintza desberdinak: tartak, opilak, pastak, .... bainatzeko edo amaierako estalkia edo geruza emateko prestaketak dira.
Geruza edo bainu horiek zaporea emateko, edertzeko edo prestaketa kontserbatzeko erabiltzen dira.
Bainu mota franko aurki dezakegu.

Bainu motak[aldatu]
Txokolate bainuak[aldatu]
Txokolatea oinarri duten bainu edo estalkiak dira, gurinarekin, ur eta azukrearekin.... Txokolate tartak, pastak, opilak, trufak..... estaltzeko erabiltzen dira.
Azukre bainuak[aldatu]
Errege bainua, merenge arin moduko bat da. Fondanta azukrea glukosarekin bola puntuan eta hotzean landutakoa dugu.
Almibar bainuak[aldatu]
Almibarra ispilutxo puntuan. Argitasuna eman eta kontserbatzeko erabiltzen dira.
Gorringo bainuak[aldatu]
Ingeles bainua, gorringo azukre pittin batekin nahastuari esaten zaio. Bainu hau opilei eman eta pittin bat egosi egin behar izaten dira.
Gelatina bainuak[aldatu]
Frutazko gelatinak edo gelatina gozoak. Hotzean ematen diren bainuak dira; zaporea eman eta prestaketa kontserbatzeko erabiltzen dira.