Sukaldaritza liburua/Prestaketak/Entsaladak
Sukaldaritza Liburua
|
Entsaladak, gehienetan, oinarri nagusia barazki gordinak edo kozinatuak dituzten prestaketak dira eta, ozpin, olio edo saltsa batekin bustiak; hala ere, barazkiez gain bestelako osagaiak ere izan ditzake ( fruituak, haragiak, arrainak, itsaskiak....).
Entsaladak hotzak edo epelak izan daitezke.
Gaur egun entsalada gure eguneroko dietan sartu dugu eta kanpotik ekarritako osagaiekin, entsalada motak asko ugaritu dira.
Plater freskoak izaten dira, gatz mineral eta bitamina ugarikoak eta kaloria gutxikoak askotan.
Entsaladak beste osagai nagusi baten lagungarri bezala zerbitza daitezke edo bera bakarrik sarrerako plater moduan.
Entsalada motak
[aldatu]Entsalada Sinpleak
[aldatu]Entsalada, errezetak eta barazki gordin bat edo birekin osatuak.
Entsalada berdea: letxuga eta tipula nahastua, eta ondutakoari esaten zaio. Gurean oso ohikoa da erretako haragi desberdinekin zerbitzatzea.
Entsalada konposatuak
[aldatu]Barazki mota ugari gordinak edo kozinatuak eta barazkiak ez diren bestelako osagai ugarirekin prestatuak izan daitezkeenak, arrautza, haragia, hegaluzea, surimia, frutak, fruitu lehorrak...
- Barazki desberdinekin osatuta dauden entsaladak
- Fruituak dituzten entsaladak
- Barazki kozinatuak dituzten entsaladak.
- Barazkiekin eta barazkiak ez diren osagaiekin eginiko entsalada
- Lekaleekin eginiko entsalada hotzak
- Entsalada hotz beroak
Barazki desberdinekin osatuta dauden entsaladak
[aldatu]Barazki gordin ugarirekin osatuak daudenak eta ontzeko saltsa batekin bustiak
Fruituak dituzten entsaladak
[aldatu]Osagaien artean fruitu mota desberdinak dituztenak: laranjak, sagarrak, melokotoiak, anana mangoa, eta fruituen zukua duten ozpin olioekin ondutakoak. Waldorf entsalada, Indiana entsalada, Alicia entsalada
Barazki kozinatuak dituzten entsaladak
[aldatu]Barazki denak edo ugari egosita edo erreta dituztenak. Errusiar entsalada, Eskalibada entsalada.
Barazkiekin eta barazkiak ez diren osagaiekin eginiko entsalada
[aldatu]Barazkiak eta barazkiak ez diren bestelako osagaiak, nahastuta eta onduta prestatzen den entsaladari esaten zaio.
Lekaleekin eginiko entsalada hotzak
[aldatu]Egositako lekaleen salda kendu, ozpin-olioa eta beste osagai batzuen laguntzaz prestatzen diren entsaladak.
Entsalada hotz beroak
[aldatu]Entsaladaren osagai batzuk, normalean gordinak, hotzak egoten dira eta beste osagairen bat epela. Gula salteatuak, Bakailao laminak patata panaderekin Maria bainuan epeldua, otarrainxka salteatuak.....
Barazkien desinfekzioa
[aldatu]Barazkiak gordinik eginiko entsaladetan komertzializatzeko edo saltzeko ezinbestean, desinfektatu egin beharko dira; etxean prestatuz gero ere hori egitea komeniko litzateke.
Barazkien desinfekziorako pausoak
[aldatu]- Barazkiak ur hotz ugaritan pasa, hondar edo zikin nagusiak kentzeko.
- Harraska edo ontzi handi batean jarriko dugu barazki gordina eta jarri dugun ur kopuruari dagokion klora pastilla edo likidoa gehituko dugu.
- Dagokion denbora utziko dugu, barazkiak desinfektatzeko.
- Ur hotz ugarirekin barazkiak argituko ditugu.
- Amaitzeko ongi xukatuko dugu, horretarako erabiltzen den xukadera batean.
Entsaladak ontzeko saltsak
[aldatu]Entsaladen barazki gordinak platerean jarri aurretik, ondu, gozatu, maneatu, gatzozpindu egin behar izaten dira. Honetarako saltsa desberdinak burutu ditzakegu. Olioa, ozpina, jogurta, esne gain garratzak, ziapea, gatza, piper beltza.... dira osagai nagusi batzuk
- Ozpin olioa eta eratorritakoak
- Maionesa eta eratorritakoak
- Esne gain garratzak
- Jogurt saltsa
Ozpin-olioa eta eratorritakoak
[aldatu]Oliba olioa, ozpina eta gatza oinarri duen saltsa dugu. Olio eta ozpinaren arteko proportzioa aldakorra izan diekete. Batzuek olioaren 3 parteko ozpin 1 botatzen dioten bezala, beste batzuek 5 olio parteko ozpin 1 erabiltzen dute. Tarte horretan, bakoitzak eman dezake nahi duen proportzioa. Hiru osagai horietatik aparte, piperrautsa, ziapea, tipulina, piper berdea eta gorria, ozpinetako piperrak, arrautza gogortua..... bestelako osagai xehatuak edo birrinduak gehitzea ere badugu.
Maionesa eta eratorritakoak
[aldatu]Maionesa oinarri duten saltsan direnak, horiei osagai desberdinak gehitu ondoren, bertatik eratorritako ugari daude: Tartara saltsa, Saltsa arrosa, Maltako saltsa, Andaluziar saltsa, Bagration saltsa, Remoulade saltsa.....
Esne gain garratzak
[aldatu]Esne gaina, gatza, piper hautsa eta limoiarekin azidotutako saltsa dugu.
Jogurt saltsa
[aldatu]Oinarria jogurt naturala ongi astindua edo esne gainarekin arindua. Indiar jatorriko saltsa dugu, min puntu bat duten barazki gordinei gehitzen zaiena.
Entsaladak ontzeko erabil daitezken beste osagaiak
[aldatu]- Ziapea.
- Olioa.
- Ozpina.
- Soja saltsa.
- Chutneys saltsak.
Entsaladetako barazkiak ontzeko modua
[aldatu]- Zerbitzatu aurreko azken momentuan burutu behar da lan hau.
- Erretilu batean barazkiak jarriko ditugu.
- Ontzeko saltsa nahikoa gehituko diogu, tamainan, pasatu gabe.
- Esku garbiekin eta kontu handiz, barazki guztiak mugituko ditugu, saltsarekin bustitzeko.
- Soberako saltsa erretilu azpian utziz, platerean jarriko dugu ondutako barazkia.
Entsaladetako barazki osagaiak
[aldatu]- Artoa
- Txikoria
- Azenarioa
- Berroa
- Endibia
- Errefautxoa
- Erremolatxa
- Eskarola
- Haritz hostoa
- Kanonigoa
- Kukulua
- Leka
- Lolloa
- Patata
- Piperrak
- Tipulina
- Tomatea
- Letxuga
Entsaladetako barazkiak ez diren osagaiak
[aldatu]- Abakandoa
- Antxoak ozpinetan.
- Antxoa oliotan.
- Arrautza egosia
- Bakailaoa
- Fruitu lehorrak.
- Fruitu freskoak.
- Ganbak
- Gazta freskoak edo ondutakoak
- Gulak
- Hegaluzea eta hegalaburra
- Izokin ketua.
- Lekaleak
- Ondutako gazta.
- Otarraina
- Otarrainxka
- Surimia
- Txangurro edo buia haragia
- Txipiroia
- Urdai egosia
- Zerealak
Entsalada errezetak
[aldatu]- Ahuakate entsalada
- Antxoa marinatu entsalada
- Ardi mihi entsalada
- Arroz entsalada
- Bakailao entsalada
- Caprese entsalada
- Cesar entsalada
- Entsalada berdea
- Entsalada errusiarra
- Entsalada gorria
- Entsalada mistoa
- Ernatuen entsalada
- Erremolatxa entsalada
- Eskalibada
- Eskarola entsalada
- Fruitu lehor entsalada
- Lekale entsalada
- Mertxika entsalada
- Oilasko entsalada
- Pasta entsalada
- Tabbuleh entsalada
- Tomate entsalada
- Tomate entsalada hegaluzearekin
- Txitxardin entsalada